Elikadura Osasuntsua

 

Elikatzea, bizitzeko erabat beharrezkoa den ekintza bat da. Ondorioz, dagokion garrantzia eman behar diogu.

Baina zer da elikadura osasuntsu bat?
Elikadura osasuntsua, pertsona bakoitzak bizitza osasuntsu bat mantendu ahal izateko behar dituen nutriente esentzial eta energia eskeintzen dituen elikadura da. Honako hauek dira nutriente esentzialak: Proteinak, karbohidratoak, lipidoak, bitaminak, mineralak eta ura.

Hona hemen elikadura osasuntsu baten oinarriak:

-OREKATUA izan behar du.
Nutrienteei dagokionez, guztien artean oreka bat egon behar du (ez batetik gehiegi eta bestetik gutxiegi).

-ANITZA.
Komenigarria da denetarik jatea, nutriente ezberdinen ekarpena bermatzeko.

 http://alimentatebienedu.files.wordpress.com/2011/06/13-claves-dieta.jpg

-NAHIKOA.
Elikagaien ekarpen minimo bat sustatu behar dugu bizi ahal izateko.

-PERTSONA BAKOITZARENTZAT EGOKIA.
Pertsona bakoitzak ezaugarri ezberdinak dituela kontuan izan behar dugu, beraz, pertsona bakoitzaren elikadura norberari moldatua egon behar da.

-4-5 OTORDUTAN BANATUA.
Garrantzitsua da gure egun osoko otorduen banaketa. Hau ongi eginez gero, nutrienteen ekarpena bermatuko dugu, eta honez gain, gure gorputzak momentu oro behar duena eskuragarri izatea ziurtatuko dugu.

Halere, elikatzea ez da "egin beharreko gauza bat" bakarrik. ONGI egin beharrekoa da. Beraz, edukiari garrantzia emateaz gain, beharrezko denbora ere eskeini behar diogu elikatzeari.

Inoiz gertatu al zaizu, lanetik,... etxera iritsi, eta duzun gosearen ondorioz, jan beharrean "irenstea"? 
Hau landu beharreko zerbait da, guretzat oso kaltegarria baita.

Horregatik, hona hemen lasaitasunez jaten ikasteko zenbait aholku:

-Ongi mastekatu. Gutxieneko bat jarri. Mokadu bakoitza hamar aldiz gutxienez adibidez.
-Ura edan.
-Labana eta tenedorea erabili. Askotan tenedorearekin moztu eta zuzenean elikagaia ahoratzen dugu. Garrantzitsua da labanari bere garrantzia ematea.
-Mahai tresnei deskantsua eman. Mokadu batetik bestera mahai tresnak mahaiaren gainean utzi.
-Ekidin beharreko egoerak: Sofan jatea sahiestu. Telebista, ordenagailua,... bezalako distrakzioak ekidin.

Gogoratu asetasun sentsazioa aurrenengo mokadua jan eta 20 minutura hasten dela.

Zeintzuk dira elikadura osasuntsu bat mantentzearen ondorioak?
Gaixotasun askoren prebentzioan ezinbesteko funtzioa du elikadura egoki bat izateak (obesitatea, hipertentsioa,...). Honez gain, edozein adinetako bizi kalitatea hobetzeko balio du.

Aipatu beharrekoa:
Bizitza estilo osasuntsu bat eraman ahal izateko, ezinbestekoa da elikadura egoki bat izateaz    gain, kirola egitea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario