TCA edo Elikadura Jokabide Nahasteak (EJN)


ELIKADURA JOKABIDE NAHASTEAK


Anorexia nerbiosoa

Anorexia Nerbiosoa(AN) elikadura jokabide nahaste bat da, argal egoteko desio obsesibo batengatik ezaugarritzen dena, hori lorzeko honelako jokabide desegokiak burutzen direlarik : dieta murriztua eta zorrotza eta konpentsaziozko jokabideak (nork bere buruari eragindako gonbitoak, laxanteen gehiegizko erabilpena, diuretikoen erabilpena…).
Nahiz eta pisua galdu, gaixotasun psikologiko hau pairatzen dutenek lodi izateari beldur fobiko bat diote, gorputz irudiaren pertzepzio desitsuratua dute, eta dietarekiko, irudiarekiko eta pisuarekiko muturreko kezkak izaten dituzte.
Orokorrean saihespen estrategiak garatzen dituzte janariarekiko eta jaten dutena “konpentsatzeko” jokabideak (gehiegizko ariketa fisikoa, aurretik aipatutako konpentsaziozko beste jokabideak…) burutzen dituzte.
Ez dute “gaixo” daudelaren kontzientziarik izaten, eta ez dira ohartzen burutzen dituzten jokabideen arriskuaz, kontuan hartuz pisu galerak beren bizitza arriskuan jartzen dituen hutsune nutrizionalak sortzen dituela.
Espainia mailan, %0.14a eta %0.9a arteko populazioak, Anorexia Nerbiosoa pairatzen du, batez ere gazteen artean eta bereziki emakumeen artean ematen delarik, nahiz eta gaixotasun hau gizonezkoek ere garatzen duten.


Zeintzuk dira anorexia nerbiosoaren berezko sintoma klinikoak?

  • Pisu normalari edo pisu igoerari uko egitea eta gorputz irudiaren pertzepzioaren distortsioa: anorexia nerbiosoa duten pertsonek beren arreta guztia pisuan, lodiatzeari eta gain pisuari dioten beldurrean (beldur hori handitzen joaten da pertsonak pisua galdu ahala) eta argaltzeko nahian erdiratzen dute. Beren gorputz irudia gustoko ez izatea da argaltzeko arrazoi nagusia, batez ere, hau, autoestima maila bajuarekin bat ematen denean.

  • Beste nahaste psikopatologikoak: honelako sintomak egoten dira: egoera animiko depresiboa, apatia, kontzentrazio arazoak, antsietatea, suminkortasuna, isolamendu soziala, libidoaren galera edo jaitsiera eta janariaren inguruko obsesio edo erritu obsesiboak. Sintoma hauek eragin zuzena dute gaixoaren egunerokotasunean, neurri handi batean, lagunekin eta senideekin dituen harremanak okertuz.

  • Nahaste fisiologikoak: pisu galeraren ondorioz, desnutrizioaren bigarren mailako nahasteak azaltzen dira, bereziki hormonalak eta metabolikoak.

  • Amenorrea (lehen edo bigarren mailakoa): ilerokoaren galera, ematen den sintoma ezagunena da, baita gehien ematen dena ere. Kasuen %70ean gertatzen da, bereziki pisu galera esanguratsua denean, nahiz eta pazienteen %20ak amenorrea edukitzen duen ikusgarria den aurretiko pisu galera gabe.
Bulimia nerbiosoa
Bulimia Nerbiosoa (BN) atrakoi aldiengatik ezaugarritzen den elikadura jokabide nahastea da (kontrolik gabeko jan aldiak), non elikagai kopuru handia jaten den, denboraldi epe motz batean eta orokorrean ezkutuan.
Pairatzen dutenek atrakoi hauek konpentsatzen saiatzen dira beren buruari eragiten dizkioten gonbitoen bidez eta beste konpentsaziozko jokabideen bidez, hala nola, gehiegizko ariketa fisikoa eginez eta otorduren bat saihetsiz.

Pisua eta itxura fisikoarekiko muturreko kezka adierazten dute, baina pisu aldaketak ez dira beti ematen. Pisu normal bat, pisu bajua zein gain pisua eduki dezakete. Bulimia nerbiosoa ezkutuko nahaste bat izaten da, ez da hain besteko erraztasunez antzematen, eta erruduntasun eta lotsa sentimenduekin bizitzen dute gaixoek. Hori dela eta, arazoarekin denbora bat daramatenean eskatzen dute laguntza.
Estatu mailan, %0.4a eta %3aren arteko populazioak pairatzen du, bereziki neskek.
Zeintzuk dira bulimiaren berezko sintoma klinikoak?

  • Elikadura jokabidearen kontrol galera, maiztasun handiarekin ematen diren atrakoiak: atrakoi hauetan, gaixoek elikagai kopuru handiak jaten dituzte denbora tarte laburretan. Janaldi hauen iraupena aldakorra izan daiteke (bi ordu inguru), eta nahiz eta atrakoietan erabiltzen diren elikagai motak ezberdinak izan daitezkeen, kasu gehienetan, elikagai gozoak eta kaloria kopuru handikoak erabiltzen dira.Atrakoiak eguneko edozein unetan ager daitezke baina ohikoagoak izaten dira arratsalde erdialdetik aurrera. Egoera animiko nahasia edukitzeagatik, erlazio sozialetan zailtasunak edukitzeagatik, gose handiagatik, zein pisuarekin, gorputz irudiarekin edo elikagaiekin erlazionatutako sentimenduengatik hasten dira.
    Gaixoek, kontrol galeraren sentimendua edukitzen dute atrakoian zehar. Aurretik sentitzen zuten gaizkiegon hori epe labur batez arindu egiten da atrakoiengatik, baina gero pertsonak errudun sentitzen dira, beren burua mesprezatzen dute eta egoera animiko depresiboa edukitzen dute atrakoien ondorioz.
  • Pisu igoera saihesteko burutzen diren konpentsaziozko jokabideak:  pairatzen duten pertsonen %80-90ak, atrakoien ondoren bere buruari gonbitoa eragiten dio. Berehalako efektua, gaizkiegon fisiko zein psikologikoaren arindura da, eta loditzeko beldurraren murriztapena. Pisu igoera saihesteko erabilitako beste teknikak, laxanteen, diuretikoen eta bestelako pilulen gehiegizko erabilpena; gehiegizko ariketa fisikoa eta jateari uztea izaten dira.
  • Pisuarekiko eta irudiarekiko etengabeko kezka:  loditzeari izugarrizko beldurra diote, hau da sintoma nagusiena, eta honen aldaketa ezinbestekoa da nahastea guztiz gainditzeko.

Zehaztu gabeko elikadura jokabide nahasteak 

("bigorexia”, “ortorexia”, etab.)
Zehaztu gabeko elikadura jokabide nahasteak, askotan bulimia edo anorexia nerbiosoaren diagnostikorako zehaztapen guztiak betetzen ez dituzten nahasteak dira, bai nahastearen hasieran kokatzen direlako, errekuperazio prozesuan daudelako, zein bestelako sintomak agertzen dituztelako. Hortaz, anorexia eta bulimia nerbiosoaren antzeko sintomekin aurkitzen gara, baina nahasteen sintoma guztiak osorik azaldu gabe, horrek ez du esan nahi hain larriak ez direnik. Zehaztu gabeko elikadura jokabide nahasteetan ere, maiztasunez burutzen diren konpentsaziozko jokabide ezegokiak (janari kopuru normal bat kontsumitu ostean) eta atrakoien erabilera ere barne sartzen dira, baina azken kasu hauetan, ez dago konpentsaziozko inolako jokabiderik.

Atrakoien Nahastea ikerketa fasean dago, anorexia eta bulimia nerbiosoaren mailan legokeen beste nahaste bat denentz zehazteko.

Hemen, bulimian bezala, atrakoiak daude baina bulimian ez bezala, ez dago atrakoi horiek nolabait konpentsatzeko inolako jokabideren erabilpenik. Arrazoi hau dela eta, denborarekin, nahaste hau pairatzen dutenak gain pisua edo obesidadea garatzera bideratzen dira.

Populazioaren %3 eta %5aren artean, zehaztu gabeko elikadura jokabide nahaste bat pairatzen du.


Bigorexia: gorputz gihartsu batekiko obsesioa
1993an, Harrison G. Pope psikiatra estatu batuarrak, bigorexia hitza erabili zuen gorputz gihartsu bat edukitzeko obsesioa adierazteko. Gizartea azkartasun handiz aldatzen ari da eta horrekin batera, populazioaren arazoak ere. Tamalez, aldaketa hauetako batzuek bigorexia eta ortorexia (soilik elikagai “osasuntsuak” kontsumitzeagatiko muturreko kezka) bezalako nahaste berrien agerpena sustatzen dute.
Bigorexia, ez da zehatz mehatz elikadura nahaste bat, ez dago soilik elikaduran erdiratua, Adonis konplexua bezala ere ezagutzen da. Espainian nahaste hau pairatzen duten 700.000 pertsona inguru egon daitezkeela estimatzen da. Aitzitik, oraindik ez da gaixotasun moduan zehaztu. Bigorexia pairatzen duten pertsonek gorputz gihartsu bat edukitzeko izugarrizko obsesioa dute, etengabe ispiluan begiratzen egotera bultzatzen diena baina inoiz gustora egon gabe.
Gorputzaren “zaintzaren” muturreko jokabide hau, gehiegizko ariketa fisikoaren bidez bideratzen da, gorputz irudiarekiko duten kezken eraginez. Jokabide hauen helburua, geroz eta masa muskular gehiago irabaztea da. Horregatik, gehiegizko kirola egiteaz gain, elikadura ere aldatzen dute, grasak saihetsiz eta proteina eta karbo hidrato gehiegi kontsumituz, beren osasunean eragin negatiboa duena.
Bigorexia gehienbat gizonezkoek pairatzen dute, nahiz eta emakumeetan ere eman daitekeen. Neurriko ariketa fisikoa burutzea oso onuragarria da gorputzarentzat, baina nahiz eta kirola osasuntsua izan, hau neurri gabe burutzea ez da ona, nahaste emozional batean bilakatu daitekeelarik, gorputz gihartsu bat edukitzea obsesio bat bihurtzen denean. Gainera, obsesio honek, gorputzarentzat kaltegarriak diren substantzia batzuk kontsumitzera bultzatu ditzazke pertsonak. Nahaste honek ondorio kaltegarriak eragiten ditu pertsonaren osasunean (fisiko zein psikologikoan) eta bizitza sozialean.
Bigorexia pairatzen duen gaixoa bere gorputzarekin gustora ez dagoen eta argalegi ikusten den pertsona dela esan daiteke, nahi duen gorputz bolumena kirolaren bidez lortzen saiatzen delarik. Gehiegizko ariketa fisikoaz gain, kirolarengatiko menpekotasun prozesu bat garatzen da (gure gorputzean hormona eta neurotransmisore ezberdinengatik ematen diren erreakzioak direla eta).


Ortorexia: Osasuntsu jateko obsesioa arazo bilakatzen denean

Elikadura jokabideen nahastearekin erlazionatutako gaixotasun bat da ortorexia. Honako hau da ortorexia eta beste elikadura nahasteen artean dagoen ezberdintasuna: Anorexia eta bulimiaren arazoa janari kopuruaren inguruan dagoen bitartean, ortorexiarena kalitatearen inguruan dago.
Biologikoki purua den janariarekiko obsesio patologikoa bezala ulertzen da ortorexia. Gaixotasun honen biktimek janari osasuntsuarekiko gehiegizko kezka azaldu ohi dute, beraien biziko helburu nagusi bilakatuz. Jokaera obsesibo-konpultsibo bat dela esan genezake, ezaugarri bezela zer jan dezakegunarekiko gehiegizko kezka duena, eta bizitzako lehentasuna jatearen ekintzari zuzentzen diona. Horren ondorioz, gaixotasun hau duten pertsonek “bizitza bat izan ordez menu bat dute”.
Ortorexiaren diagnostiko bat egiteko ondorengo irizpideak hartzen dira kontuan:
  • Egunean 3 ordu baina gehiago pasatzen ditu dieta osasuntsu batean pentsatzen
  • Elikagai osasuntsuak (naturalak) jatearekiko obesioa
  • Haragia, gantzak eta pestizidekineta herbizidekin tratatutako elikagaiak baztertzen ditu
  • Elikagaiak jatearen plazerragatik baino gehiago kezkatzen dira berauen kalitatearekiko
  • Beraien elikaduraren “psikokalitatea” handitzen doan heinean jeisten da beraien bizi kalitatea
  • Ez dute inoiz dieta saltatzen, ezta okasio berezietan ere, eta egiten badute errudun sentitzen dira.
  • Gaur egiten du bihar jango duenaren planifikazioa.
  • Bere jateko moduak sozialki baztertzen du
Hauek dira ortorexia diagnostikatzeko zenbait irizpide. Sintomei dagokionez, depresioa, antsietatea, hipokondriak, hiperbitaminosia edo hipobitaminositik hasi, eta fase garatuetan elikadurarekiko nahaste obsesibo konpultsiboetaraino iritsi daiteke.
Ondorioak: Gaixotasun honek osasunarekiko ondorio larriak izan ditzake.
Gantzak kentzeak adibidez, organismoarentzat ezinbestekoak diren bitamina liposolugarrien eta gantz azidoen barneratzea zaildu dezake. Haragi gabe berriz, burdinaren kopurua asko gutxitzen da, nahiz eta begetalen burdina barneratu, hauen kalitatea txikiagoa baita.
Honez gain, ortorexia duen pertsonak, kendu dituen elikagaiak ez baditu ordezkatzen nutriente berdinak aportatzen dizkion beste batzuengatik, gabezi nutrizional larriak izan ditzake. Honek anemia, bitamina edo oligoelementuen gabezia, eta energia gabezia izan ditzake ondorio gisa.
Ondorio kaltegarriak ez dira fisikoak bakarrik. Psikologikoki, kasu gehienetan espezialista batek tratatu beharko lituzkeen nahasteak eragiten ditu.
Tratamendua: Anorexia, bulimia, eta elikadura nahaste guztiak bezala, zailagoa da sendatze piskologikoa fisikoa baino, pertsona ortorexikoak denboran zehar hartu dituen ohitura guztiak ezabatu behar baitira.

Obesitatea

OMS-aren anabera, obesitate eta gainpisuaren indizeek “epidemia” larri baten aurrean kokatzen gaituzte. Espainiako Osasun eta Kontsumoaren Ministerioaren datuen arabera, arazo hauek biztanleria Espainiarraren %53-a hartzen dute. SEEDO-ren arabera (Obesitatearen estudiorako Espainiako elkartea) espainiarren %14.5 obesoak dira eta %39-ak gainpisua du. Haur obesitateak haurren %17-a hartzen du eta 14 urtetik beherakoen %12-a
Gaur egun, obesitateari loturiko arazo fisikoak eta osasun arazoak ezagutu eta transmititzen dira, eta hau da, obesitatea duten haur, nerabe eta helduek tratamendua bilatzeko arrazoi nagusia.
Baloratzekoak dira obesitatea edo gainpisua duten pertsonek izan ditzaketen ondorio piskologiko eta sozialak. Ondorio psikosozial hauen arrazoietako bat, mendebaldeko gizarteen argaltasunarekiko ideal estetikoaren difusioa da, ideal honi mota guztietako ondorio positiboak emanez.
Edertasunari eta arrakastari lotutako ideal estetiko hau zabaltzeak, obesitatearen aurkako zenbait jarrera agerrarazten ditu, eta gainpisua edo obesitatea dituzten pertsonen diskriminazioa eta marginazioa egoteko aukerak handitzen ditu. Ondorioz, arazo psikologiko eta sozialak emateko aukera areagotzen da.
Ager daitezkeen arazo psikologiko guztietatik, bere gorputzarekiko atsekabea da obesitatea edo gainpisua duten pertsonek gehien aipatzen dutena. Norbere gorputzarekiko irudi negatibo batek arazko piskologikoak izan ditzake ondorio bezala: depresioa, autoestima baxua, antsietatea, besteekin erlazionatzeko arazoak,... Guzti hauek elikadurarekiko jarrera arriskutsuenazaltzeko arriskuarekin erlazionatuta daude, edota elikadura jokabideen nahaste bat azaltzeko aukerekin.

¿EJN eta obesitatearen artean ba al dago erlaziorik?
Obesoen %20-30-en obesitatea izateko arrazoia atrakoien ondoriozko nahaste bat da. Kasu hauetan, obesitatea ez da alterazio nutrizional edo genetiko baten ondorioa, eta ikuspuntu psikologiko batetik begiratu behar da. Kontrol faltaren sentsazioa da ondoez nagusia, eta ondorioz atrakoiak egoten dira, pisu igoera eta obesitatea areagotuz.
Elikadura jokabideen nahaste baten ondoriozko obesitate kasuak altuak direla kontuan izanik, paziente mota honi zuzentzen zaion tratamenduak pisu igoera eragiten duen alderdi piskologikoak kontuan izan behar ditu.

Obesitateak izan ditzakeen ondorio fisiko eta psikologikoez gain, gainpisua edo obesitatea duten haurrek nerabezaroan elikadura jokabieen nahaste bat izateko aukera handiagoa dutela frogatu da.

Gaixotasun hauei buruzko zenbait datu eta 

prebentzioaren beharra:

-Elikaduraren nahaste eta arazoek (EJN, gainpisua, obesitatea,...) Espainiar biztanleriaren %50-ri eragiten dio gutxi gora behera.

-Espainiako neska nerabe eta gazteen %6-ak elikadura jokabideen nahaste bat sufritzen dute, talde honetako 3. gaixotasun kronikoa izanik. %11 bere gaztaroan zehar nahasteren bat jasateko arriskuan dago, osasunarentzat arriskutsuak diren jokaerak izaten baitituzte, barauak, pisua galtzeko botaka egitea probokatzea, medikuaren kontrolik gabeko dieta murriztaileen erabilerak...

-Gaur egungo edertasunari lotuta dauden muturreko argaltasunak eta berezko ixturatik gero eta gehiago urruntzen diren gazteek bizi estilo txarrak eragiten dituzte: otorduak saltatzea, barauak, erretzea, botaka egitea, laxanteen kontsumoa, diuretikoak, eta argaltzeko beste zenbait produktu.

-Emakumeek ondoeza, kulpa sentimenduak, lotsa eta segurtasun-gabezia sentitzen dute gorputz argalen irudiak ikustean; eta honekin batera beraien gorputzarekiko desadostasuna handitzen da.

-Espainiako Nerabeen %65-a ez dago gustura bere gorputzarekin.

-Espainiarren %40-ak ez du bere neurria aurkitzen. Honez gain, %87-ak bere taila dendaren arabera aldatu egiten dela dio, edota denda berdinean erropa batetik bestera. Hauen %58-a “triste”, “kezkatuta” edo “errudun” sentitzen da. Hau da, piskologikoki negatiboki afektatzen die, eta honek beraien gorputzarekiko ezadostasuna eragiten du. Hauen artean %44-ak (gehienak emakumeak) kontrolik gabeko dieta bat egitea planteatzen du, EJN bat izateko arriskua areagotuz.

-Emakumeen %90-ari eta gizonen %10-ri eragiten dio.

-EJN duten pertsonen %97-ak kontrol medikorik gabeko dieta bat burutu izan du bere bizitzan zehar, edo orain burutzen ari da.

-Espainiako gazteen %65-a ez dago bere gorputzarekin gustura.

-Datu orokorrak existitzen ez diren arren, EJN-ren intzidentzia (kasu berrien sorkuntza) egonkor mantentzen dela ematen du : ez da ez txikitzen eta ezta handitzen ere. Baina EJN zehaztugabeen kasu gehiago, emakumeen hasiera beranduago bat (35 urte beteta) eta gizonetan EJN kasu gehiago, batez ere bulimia (baina normalean gizonen konpentsatzeko modua gimnasiora joatea izan ohi da) erregistratu dira azkenengo urteotan.

-EJN-ak beste gaixotasun batzuei lotuta joan ohi dira:
-%17-ak drogak kontsumitzen ditu.
-%50-ak antsietatearen nahasteak ditu.
-%100-ak sintoma depresiboak edo depresioa du.
-%29-ak pertsonalitatearen nahaste bat edo gehiago ditu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario