Niri buruz

JUDITH ETXEZARRETA
Kolegiatu zenbakia: EUS 00137

Ikasketak:
     -Giza Elikadura eta Nutrizioan diplomatua.
     -"Elikadura haurtzaroan eta nerabezaroan" 
      posgradua.

Donostiako ACABE-n (Asociación contra la anorexia y bulimia de Euskadi) lan egin dut nutrizionista bezala elikadura jokabidearen nahastea duten pertsonekin ( www.acabeuskadi.org )

Bertako kontsultan egoteaz gain, zenbait tailerretan ere parte hartu dut.

Gazteei, haurdunaldian edo edoskitzaroan dauden emakumeei,... zuzendutako elikadura osasuntsuari buruzko hitzaldi batzuk ere eman ditut .

Gaur egun KAIZEN-en egiten dut lan ( www.webkaizen.net ).
Kaizen, psikologia eta nutrizioan oinarritzen den kontsulta konbinatu bat da. 

Bertan, Nerea Gomez psikologarekin batera egiten dut lan
( http://psikostima.blogspot.com.es/).

Emozioen eta elikaduraren artean erlazio estu bat dagoela pentsatzen dugulako sortu zen ideia hau.
Askotan, guregan hainbeste eragiten duen alderdi emozionala kontuan izaten ez delako hutsegiten dute dietek. Garrantzitsua da alderdi psikologikoa kontuan izatea, desiratutako emaitzak lortzeko, eta baita hauek denboran zehar mantentzeko ere.